Ingurune-industrial gero eta lehiakorrago batean, presentzia digitala ez da erakusleiho huts bat gehiago. Gaur egun, adierazpen estrategiko bat da: enpresa batek nola lan egiten duen, bezeroekin nola jartzen den harremanetan eta merkatuari zein balio ekartzen dion zehazten du. Ikuspegi horrekin, Electroquímica de Hernani-k (EHER) bere webgune korporatibo berria aurkezten du, eduki baliotsuetan zentratutako plataforma intuitiboago eta modernoago bat.
Eraberritze hau itxura aldaketa bat baino gehiago da. Funtsezko ideia baten adierazpen digitala da: EHERen, ez ditugu produktu kimikoak soilik hornitzen; antolaketa, zorroztasun teknikoa eta lan-prozesu fidagarriak eskaintzen ditugu. Industria ulertzeko beste modu bat, espezializazioan, malgutasunean eta merkatu globaletan lehiatzeko gaitasunean oinarritua .
Webgune berriak enpresak epe ertain eta luzera duen ikuspegi estrategikoa zehatz-mehatz islatzen du. Narrazio koherente eta egituratu baten bidez, gure bilakaera ezagutzera ematen dugu kimika seguruago eta arduratsuago bateratz, egungo arau eta gizarte eskakizunekin bat datorrena.