Hernaniko Elektrokimika-k pertsonen osasunarekin eta segurtasunarekiko erabateko konpromisoa adierazi nahi du, honako produktuen fabrikatzaile gisa:
- Kloro
- Hipoklorito sodikoa
- ATCC
- Hidroxido sodikoa
- Azido klorhidrikoa
Desinfektaziorako beharrezkoak diren produktu biozida hauek, oro har, bereziki erabilgarriak dira COVID 19ren hedapenaren aurka borrokatzeko, eta edateko uraren hornidura-katearen segida bermatzeko.
Zentzu horretan, bere bezeroei aipatutako gaien hornidura bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen ari da, eta agintarien esanetara jarri da produktuen eskuragarritasuna ziurtatzeko.
Hernaniko Elektrokimika-k negozioaren jarraitutasunerako plan bat ezarri du. Plan honek, besteak beste, neurri hauek jasotzen ditu:
- Langileen osasuna bermatzera zuzendutako barne protokoloak.
- Instalazioetara sartzen diren garraiatzaileentzako eta kanpoko langileentzako neurri espezifikoak.
- Lehengaien eta bestelako baliabideen hornikuntzaren kontrola, ekoizpenak etenik izan ez dezan.
- Logistikako bazkideekin koordinazioa hornidura bermatzeko.
Hernaniko Elektrokimika-k jarraipen batzorde bat eratu du, agintariekin koordinatuta hartutako neurrien egokitasuna etengabe ebaluatzen duena, hala badagokio, egoeraren bilakaerak zehazten dituen eskakizunetara egokitzeko.