HERNANIKO ELEKTROKIMIKOA , S.A. (EHER), enpresaren testuinguruaz kontziente izanez eta Zuzendaritza Estrategikoari elkartasuna adieraziz, alderdi interesatuak asetzeko asmoarekin bateragarri egiten ditu bere hazkunde ekonomikoa eta Elikadura Kalitate eta Segurtasun baldintzen betetzea.
EHER-ak Elikaduraren Kalitatea eta Segurtasuna bermatzen ditu ISO 9001:2015 kalitate-sistemen arauen integrazioaren bidez, honako kasu hauetan aplikatzen delarik: kloro, soda kaustiko, hipoklorito sodiko, azido klorhidriko, hidrogeno klorato sodiko eta kloro, klorato eta azido trilloroisozianurikotik elektrolisiaren eratorritako produktuak. Baita ISO 22000:2005 sistema, zisternen bidez banatutako elikagaien industriarako erabiltzen den sosa kaustikoa eta azido kloridrikoaren ekoizpena eta banaketa barne hartzen dituena.
Ekintza nagusienen artean kontutan eduki beharreko EHER-en Kalitate eta Kaltegabetasun Politikaren printzipioak, honako hauek dira:
- Alderdi interesatuen gogobetetzea eta elkar hitzartutako baldintzen betetzea ziurtatzea.
- Neurgarriak diren elikaduraren kalitatezko eta segurtasunezko helburuak ezartzea, aipaturiko helburu horiek aldizka ikuskatuz eta hauek lortzeko ekintzak bultzatuz, organizazio barruko etengabeko hobekuntza mantentzearren.
- Helburuak, ez adostasunak, bezero-kexak, kontu-ikuskaritzen emaitzak eta antzemandako informazio-iturri guztiak analizatzea, integratutako sistemaren alderdi sendoak eta ahulak ezagutzeko asmoz eta, modu honetan, neurriak hartu arriskuei eta aukerei ekin ahal izateko.
- Langile guztiei haien jardueren garapen zuzenerako eta segururako beharrezko duten prestakuntza-maila bermatzea.
- Enpresaren itxaropenak beteko dituen Kalitate eta kaltegabetasunezko Sistemaren ezarpenaren eta garapenaren garrantziaz berezko langileak, azpi-kontratatutakoak eta hornitzaileak kontzientziatzea eta motibatzea.
- Enpresa indarrean dagoen legeria betetzeko beharrezkoak diren baliabide eta errekurtsoez dohatzea.
- Lehengaia gure enpresan sartzen den unetik produktua bezeroei eman bitartean, kalitatea eta kaltegabetasuna bermatu ahal izateko, produkzio-prozesu guztia eraginkorki kudeatzea eta kontrolatzea etengabeko hobekuntzaren bidez.
- Bere jardueretatik eratorritako ingurumen-inpaktua txikiagotzea eta ingurumenerako potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen materialak egoki kudeatzea.
- Kalitateko eta Kaltegabetasuneko Politika eskuragarri egongo da, dagokien moduan alderdi interesatuei jakinaraziko zaie, eta ikuskatuko da
eta dokumentatutako informazio bezala mantenduko da.
HERNANIKO ELEKTROKIMIKOA S.A. enpresako zuzendaritzak adierazitako printzipioak onartzen ditu eta hauek betetzeko, beharrezkoak diren baliabideak eskuragarri ditu eta bere langileak behar beste errekurtsoz dohatzen ditu.